Ghetto Kumbék eszenatoki handietan jo du bere proiektu afrofuturistarekin, dantzaren espirituak eta mundu osoko ikusleak elkartuz.
Ghetto Kumbék eszenatoki handietan jo du bere proiektu afrofuturistarekin, dantzaren espirituak eta mundu osoko ikusleak elkartuz.
Ezinezkoa da haien erritu elektronikoari aurre egitea: perkusio-oinarri indartsu batek bultzatutako afro-karibear eta afro-kolonbiar erritmoak nahasten dituen musika bat.
2020an kaleratu zen haien izen bereko albuma, GHETTO KUMBÉ, The Busy Twist ekoizle ingelesarekin koproduzituta. Azken urteetan munduan sortu diren mugimendu iraultzaile ezberdinetan eta Kolonbiako errealitate sozialean inspiratuta, Ghetto Kumbé engaiatua eta errebeldea da.
Taldeak paisai afrofuturistak sortzen ditu, hitz motibagarri eta inspiragarri batzuen bidez. Ghetto Kumbé-ren musikaren tonuak jariakortasunez eboluzionatzen du abestien artean, antzinako kantuak, ahots sakon eta oihartzun handikoak, ereserki inspiratzaileekin integratuz.
2023ko martxoan, GHETTO KUMBÉ CLUBBING REMIXES kaleratu zuten, biretan eta bidaietan izandako topaketen emaitza gisa : Latinoamerika, Europa, Estatu Batuak, Kanada eta Afrikako ekoizleen selekzio ikaragarri batekin.
GHETTO KUMBÉ-ren beste indargune bat zuzeneko emanaldietako datza da, argi eta garbi.
Maskara etno-futurista fluoreszenteen kontzeptu bisual batekin eta musikari hirukote sendo batekin, taldeak berehalako arrakasta lortu zuen tokiko eta nazioarteko eszenan.
GHETTO KUMBÉ Europan zehar itzuli da, jaialdi eta eszenatoki garrantzitsuetan joz, besteak beste: Glastonbury/Erresuma Batua, Roskilde/Danimarka, Eurockéennes de Belfort eta Transmusicales de Rennes/Frantzia, Ozora Fest/Hungaria, Etno Sur/Espainia, Fusion Fest/Alemania, Paléo/Suitza eta beste askotan.
Amerikako kontinentean, Ghetto Kumbé Kolonbiako musika alternatiboko talde garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.
Barranquillako Ihauterietan, Jorge Eliécer Gaitán Antzokian, Delia Zapata Antzokian, edo RADIOHEADen lehen parte gisa jo dute Soundhearts biran.
Taldeak hainbat bira egin ditu Mexikon (Bahidorá Jaialdia), Panaman eta Ekuadorren ere.
Batzuetan, txinparta bat behar da sua pizteko: Send Love Collective izena du.
Sormen-kaos hortan bortizkeria eta etorkizuna gainezartzen dira. Tradizionalismoak subertsiboarekin topo egiten du, eta denak zentzua duela dirudi.