Luzaz, Diskoen azalak itzuli eta kredituak xeheki aztertu behar ziren bere izena irakurtzeko.
Luzaz, Diskoen azalak itzuli eta kredituak xeheki aztertu behar ziren bere izena irakurtzeko.
Moldatzaile, produktore, konpositore, bere diskoetan buru-belarri ari izanagatik ere, Guts-ek nahiago du itzalpean egon, musikari argia uzteko
90eko hamarkadaren erdialdean hip hop frantseserako Beatmaker bat zen (Les Rieurs, Svinkels, eta Alliance Ethnik-ekin arrakasta), loop eta laginek gidaturik, hurrengo hamarkadan bakarkako artista bilakatu zen. “Le Bienheureux” (2007) eta “Free-dom” ondotik, sampling arteak Paradise For All-ekin segituko du, 2011n Heavenly Sweeiness-era iritsi arte. 2014an, Grand Puba, Patrice, Cody Chesnull eta baita Masta Ace-rekin ere. kredituetan, Gutsek “Hip Hop After All” produzitzen du, rapari eskainiriko disko osoa, garaian bere bokazioa eman ziona. Hurrengo bira zuzeneko talde batekin egiten da. Bere barneko programazioa aldatuz doa.
Makinen garaia bukatzear da. Musika tresnek boterea hartzen dute. ‘’Eternal’’ izanen da, 2016an, aldaketa honen emaitza, %80 zuzenean, %20 beatmaking, elektro-funk, jazz edota afro-disko esplorazioentzat.
Aldi berean, hautsez beteriko disko-kutxek harrapaturik, Guts-ek musika afro-latindarra intentsitatez esploratzen du. “Beach Diggin” bildumako bost bolumek bere pasioa bere publikoari helarazteko hautua ematen diote. Eta, pasioak gainezkatzen du eta dantza pisten gainean isurtzen da. “Straight From The Decks”-ren bolumenekin, Gutsek, aldi huntan, bere DJ setetako abesti hoberenak partekatzen ditu. Guts ez baita hesten. Alderantziz, ateak zabal-zabalik uzten ditu eta trukaketak errazten ditu, denak saretze moduan funtziona dezan.
2019an grabatua, kreol, Afrikako edo Brasilgo izen handiekin, “Philantropiques”-ek aktibitate ezberdin horien arteko pasabidea egitea bukatzen du. 2022an, ‘’Estrellas’’-ek indartzen eta konfirmatzen du. Esklabotzagatik, Afrikak Kariberi inspirazioa eman zion
eta berak itzuli zion musikalki ere. Dakarren, Guts-ek musikari kubatarrak, afrikarrak eta frantsesak biltzen ditu estudioan, musika fluxuaren zirkulazio hori ospatzeko, bere ikuspegia eta bere musikarekiko harremana irauli dituen genero baten jatorria zena.
90eko hamarkadaren hastapenean, Guts-ek bere lehen produkzioak ateratzen zituen. 30 urte geroago, disko kutxen, dantza pisten eta estudioen artean bere musikariekin, kasik etengabe elikatzen den loop bat sortu du.
Etengabe iturrira itzultzen gira…