Kuartz (eus)

Agorrilak 5 Août

Kuartz rock talde bat da, batzuetan bluesa stonerrekin nahasten dena, Ibes (ahotsa eta gitarra) eta Oihanerekin (bateria) osatua.

Kuartz rock talde bat da, batzuetan bluesa stonerrekin nahasten dena, Ibes (ahotsa eta gitarra) eta Oihanerekin (bateria) osatua.

Taldeak “II” izeneko bigarren albuma atera zuen 2020 bukaeran, Jérémie Garat soinu teknikariaren ”Reseda” estudioetan.

Talde horrek biziki maite du zuzenean jotzea eta euskal talde anitzekin partekatu du eszenatokia: Nina Coyote & Chico Tornado, Anestesia, Willis Drummond, Liher… Taldeak bere musika esportatzeko hautua ere ukan du (Alemania, Suitza…)