Send Love Collective (eus)

Agorrilak 2 Août

Batzuetan, txinparta bat behar da sua pizteko: Send Love Collective izena du.

send-love-collective-djs-square

Batzuetan, txinparta bat behar da sua pizteko: Send Love Collective izena du.

Sormen-kaos hortan bortizkeria eta etorkizuna gainezartzen dira. Tradizionalismoak subertsiboarekin topo egiten du, eta denak zentzua duela dirudi.
Ez da kolektibo bat bakarrik, baizik eta manifestu bat da. Aurpegian zaplazteko bat. Arte-konbentzioei hatz lodia erakustea. Akira, Yokai, Art Deco eta hiri-oihanaren arteko fusio basati bat, neoi-eurite batek bustita.

Zentzurik al du honek?
Ez, misio bat da. Ez da ikusmen edo musika erreferentzia kontua bakarrik, kaos antolatu baten promesa da. Bere identitate grafikotik berehala ezagutu daitekeen ADN bat.
Estetika hibrido bat, anakronismoetan oinarritua: Brutalismoa, Bauhaus, « Mécha » eta Folklorea. Zatiketak agintzen duen mundu batean, lan, ekitaldi eta emanaldien atzean narrazio bat dago.
Gure bokazioa konektibitate eta irekitasun mezu indartsu baten zabaltzea da underground kulturarekiko, adierazpen artistikoa emozio sakonenekin nahasiz.

Emozio horien indarraz hausnar dezagun eta mundua moldatzen duten errealitate ikusezinei buruzko hausnarketa intimo eta kolektibo bati lekua eman diezaiogun.
Yokai Electronic Music: Yokai espektro bat da, gizakiaren ulermenetik haratago doazen fenomeno anormalak adierazten dituena.
Askotan agerraldi mamu gisa agertzen da, eta eguneroko bizitzako fenomenoen erritmoa markatzen du, batez ere ohiz kanpokoak direnak.

Gure egoera fisikoaren irudikapen psikikoa den, giza mugarik gabeko musika eklektiko honek, bidaia sonoro eguzkitsu, anitza eta enigmatiko bati lekua uzten dio ekitaldi bakoitzean.

send-love-collective-logo

Ostiraleko kontzertuak

Larunbateko kontzertuak