estilasai-2024-logo-cropped-biarritz

Skillz (eus)

Agorrilak 5 Août

Skillz, egiazko izena Jimmy Da Costa Santos, 1984an sortua, Miarritzeko disc jokey bat da, eta Frantziako eta munduko hainbat turntablism txapelketa irabazi ditu, tartean DMC munduko txapelketa hiru aldiz segidan.

Skillz, egiazko izena Jimmy Da Costa Santos, 1984an sortua, Miarritzeko disc jokey bat da, eta Frantziako eta munduko hainbat turntablism txapelketa irabazi ditu, tartean DMC munduko txapelketa hiru aldiz segidan.

Miarritzeko Pétricot auzokoa da. Nerabezarotik izan zuen eragina Cut Killerengandik. Skateboardean ere ibiltzen zen eta testuinguru honetan DJak maiz etortzen ziren hip-hop-eko setak egitera. Elementu horiek 2000ko hamarkadan scratching munduan murgiltzera eta skate lehiaketetatik urruntzera eraman zuten.

20 urterekin DJ bihurtu zen. Bere izena DJ Gang Starr-en Skills abestian oinarritua da, miresten duen hip-hop talde estatubatuarra, Guru raplaria eta DJ Premierez osatua.
2007an scratch lehiaketak hasi zituen, eta horri esker, teknikoki eta musikalki garatu zen.

2010etik goiti, sponsoren sostengua ukateko behar zen fama ukan zuen. Frantziako hainbat lehiaketatan parte hartzen du, zeinetan hainbat aldiz irabazten duen, baina baita nazioarte mailan ere bi aldiz podiumera iritsi zen, eta 2015ean lortu zuen bere lehen munduko txapeldun titulua, Nazioarteko DJ Elkarteak emanik. ”technique” kategorian. Urte berean, laugarren sailkatu zen DMC Munduko Txapelketan. Gero, bigarrena 2017an. Azkenean, DMC munduko txapelduna izan zen 2018an, gero 2019an, eta hala segituko du 2020ko ediziorako.

Starwax aldizkariari egindako elkarrizketa batean esplikatzen du: “Txapelketek anitz aitzinarazi ninduten nire musika estiloan, hip hopetik elektro-soinu gehiagotara pasatu nintzen, trap, glitch hop edota dubstep soinuak nahastuz nire errutinetan”.

Bere eraginen artean, aipatzen ditu : Netik, Troubl, Unkut, D-Styles, Ligone, LL Cool DJ, Rafik, Craze, I-emerge.
Sumerz taldea sortu zuen KTDR1-ekin. 2016az geroztik, bikotea osatu du Sayan beatmakerrarekin. Château Bruyant labelaren parte da.

2017an, Garorock festibalean parte hartu zuen. 2018ko ekainean, artista batzuen artean parte hartzen du, Nantesen, Frantziako 5 hiritan Kultura eta Hezkuntza Ministerioek lagundutako “Hip Hop Hitzorduaren” hirugarren ediziorako antolatutako itxiera egunean. 2019ko irailean, Frantziako DMC txapelketa antolatu zuen Miarritzen, eta L.Atipik irabazi zuen, titulua lortu zuen lehen emakumezko DJa. Urte bereko urrian, Skyrock-eko Cut Killer Show-era gonbidatua izan zen.

Ostiraleko kontzertuak

Larunbateko kontzertuak