Tracy De Sá rapper-ak MIA oroitarazten du bere jatorri indiarengatik 2011n Europa zeharkatu aitzin azkenean Lyonen instalatzeko.
Tracy De Sá rapper-ak MIA oroitarazten du bere jatorri indiarengatik 2011n Europa zeharkatu aitzin azkenean Lyonen instalatzeko.
Hip-hop dantzatik jinik, artista feminista autodidakta engaiatu honek In Power bigarren diskoarekin arrunt bilakatu behar ez diren gaiei buruzko hitz gordin eta errealistak eskaintzen dizkigu.
Pussy club-aren sortzailea sareetan, rfi bezalako irratien kuttuna da, baita gehien maite dugun ekialdeko soinuz beteriko Bediyan playlistarena ere.
2022ko udan hainbat festibaletan jo ondotik, Shaolin Temple Defenders eta
Tracy De Sák haien abentura segitzen dute eta elkarrekin eginen dute 2023ko bira kantu berriekin, ikuskizun indartsuago bat izanen dena oholtza guziei sua emateko prest. Tracy De Sá-k eta Brother Lion-ek lehergarritasun eta gozotasun melodikoa sortzen dituen bikote ausarta osatzen dute. Orkestra-zuzendari gisa, DJ Nejok elektro-soinuekin lotzen du dena bi unibertsoen bidegurutzean.
Soinu astun eta modernoa, groove organikoa, flow geldiezina ikusgarri lehergarri batentzat!