Bosgarren disko honekin, Vaudou Game taldearen musika-frekuentziek hiriaren eta herrialdearen mugak gainditu dituzte, Atlantikoa gurutzatu eta Kolonbiaraino iritsi dira.
Bosgarren disko honekin, Vaudou Game taldearen musika-frekuentziek hiriaren eta herrialdearen mugak gainditu dituzte, Atlantikoa gurutzatu eta Kolonbiaraino iritsi dira.
Erakarriak bezala, Ekuatorea eta Hego Amerika zeharkatu ondoren, Togo-ko bidea hartu dute, OTODI estudioko atean jo arte. Haiek ere parte hartu nahi zuten, eta ekipamendu analogiko zoragarri hortaz gozatu.
Peter Solorekin batera, taldearen groove hipnotiko ospetsua osatzen lagundu zuten.
Aparkalekuko auto dotoreek ez dute engainatzen: Lomeko merkatutik jinik, Togo-ko Nana Benz-ek beren ahots harmoniko liluragarriekin, Peter Solorekin « call & response » egiteko elkartu dira.
Gaztaroan, Vaudou Game-ko liderrak tresnak eskaini zizkien garai zailetan, eta gaur egun, Lomé Vio taldeak bere indar hirukoitza eskaintzen digu: ahotsa, gitarra eta akordeoia.
Beti bezala, funk menperatu batekin, voodoo tonalitate esoteriko eta mistiko batek gidaturik, Vaudou Game-k highlife eta cumbia estiloak batu ditu. Gitarrak, perkusioak, haize-instrumentuak eta etorkizuneko teklatu vintage-ak erabiliz, aldakak mugitzea edo giro zoro baten sortzea lortzen dute.
Bistan dena, Peterrek bere mezuak maskararen gibeletik igortzen ditu: mezu politikoak, gizatiarrak edo ekologikoak izanik ere, beti umore eta sarkasmoz estalirik, dantza eta poza pizten duen transa baten zerbitzurako.
Mezu gordetua? Afrikari zor zaiona tzultzea. FINTOU!