Xutik taldearen izena bere neurrira egina da : indar handia, mugimendua eta engaiamendua.
Xutik taldearen izena bere neurrira egina da : indar handia, mugimendua eta engaiamendua.
Taldea 2008ko azaroan sortu zen eta geroztik eszena ttipi, gaztetxe eta hitzordu handietan (Herri Urrats / Nafarroa Oinez / EHZ Festibala) gaindi ibiliz bide ederra egin du.
Hastapenetan, landu du pop-rock-ska musika bat, engaiatua, indartsua eta besta girokoa,lehen hiru diskak argirat ekarri dituenak : « Mukaki zpirit » 2010an , « Bultzaden balada » 2012an eta « Hameka Begirada » 2015an.
Gaur egun 7 musikarik osatzen du taldea : 5 lapurtar Mizel , Ortzi , Amaiur , Balatx eta Peio, Nafartar bat Patxi eta , azkenik etorri den , Ion Tolosarra.
Taula gaineko esperientziaz azkarturik, Xutik taldeak bere 4. Diskoa argitaratu du : » Kantu Berrien Azalean » Lan hori birsortze bat bezala aurkezten ahal genuke Haien Pop-Rock-Ska estiloa atxikiz, disko hori energiaz , doinu goxoz eta aktualitateko aldarrikapenez betea da.
2022ko Ekainatik goiti , eszenaren bidea berriz hartu dute ta 240 garren emanaldia eskainiko dute 2025 urte huntan. Lehenik eta behin, Xutik Zuzeneko talde bat da , taula gainetik erakusten baitute haien indarra ta doinu dantzagarrien partekatzearen pasioa.
Zatoz haien ikusterat , ez zira damutuko!