20.edizio honendako, Festilasairen unibertso bisuala PRACTIQE-ri emana izan zaio, besteak bezalakoa ez den sormen estudio bati. Angelun kokatua — bere sortzaileetako baten erroetara itzulera batean — Benjamin eta Yu Lienek artea, diseinua eta artisautza uztartzen dituzte bisual berezi, ustekabeko, burutsu eta pertsonalak sortzeko.
New York eta Shanghai artean eraiki den sormen bikote bat osatzen dute, eta gaur egun Euskal Herrian pausatzen dituzte maletak, nazioarteko eraginak eta tokiko vibes-ak nahasten dituen begirada berri bat ekartzeko gogo sinplearekin.
Haien sormen desmartxa munduaren esperientzia sentsorial batean errotua da — ikusi, entzun, hunkitu, jastatu, senditu — eta horrek gidatzen du aldi berean gogoetatua eta adierazkorra den hurbilketa bat. Adierazpen artistiko indartsua diseinu grafikoarekin eta komunikazioarekin uztartuz, PRACTIQE-k tokiko kultura berrinterpretatzen du begirada garaikide batekin, print-ean, objektuetan nahiz euskarri numerikoetan adierazten den hizkuntza bisual bat sortuz.
Haien lanaren bihotzean, ‘’eskuz egina’’ eta giza jestuen presentzia baloratzen dituzte. Proiektu bakoitzak engaiamendu hori darama bere baitan, benetakotasun eta zintzotasun bat ekarriz, horrek haien diseinua ez du bakarrik bisualki azkarra egiten, baizik eta barnetik sentiarazten ere.
2022ko kartel lehiaketa hasiko da !
Lehenengo, milesker aurreko urteetako parte hartzailei.
Festilasai 2022ko 1000€ eta jaialdirako bi sarrera jasoko ditu.
Zure proiektu ederrak eskaintzeko hauxe egin behar duzu:
NB: Gure taldekin irabazleak hainbat euskarritan lan egin beharko du, euskarri desberdinak egiteko. Derrigorrezkoa da biziki ongi Illustrator eta Photoshop jakitea.
Milesker deneri !
Informazio teknikoak :
Kolore modua: CMJN/8bits
Irudiaren izaera: 300 Dpi
Formatua: A1 / PDF
