Agroekologia eta landareztatzearen bidez, Bio Divers Cité elkarteak naturak euskal kostaldean bere tokia berriz atzeman dezan du helburutzat. Bai, hirian barazkien landatzea eta landare basei toki baten uztea posible da!
Ez duda Gramont karrikako 15. zenbakitik pasatzea haien Oasiaren bisitatzeko, eta ideiaz betetzeko.
Duela 5 urte jadanik, Bio Divers Cité-k Festilasai berdetzen du. Eta bai, ez gaitu betoiak geldituko!
Germaine euskal kostaldeko kolektibo independente bat da. Bere helburua ?
Auzoetako lurren berreskuratzea! Eta gure pasabideetan zapalkuntzak jasaten dituzten belar eta emazteak (zaharrak bereziki) baloratuz. Espazio publikoa berriz gureganatu nahi genuke, trukaketa, irri eta partekatze leku bat bilaka dadin.
Hortarako, ekintza eko-feminista eta artistikoak (kolaketa, hiri-landareztatze, fanzine argitalpen…) antolatzen ditugu nahi duten jendeekin.
Gure fanzinea prezio librean salgai izanen da : Germaine Grenade!
Léon Ferdinand, tatuajegile Euskal Herrian 1998-tik,
Inglaterra, Belgika, Espainia, Kebek eta Kroazian lan egin dut…
Miarritzeko casino Bellevue zaharreko lehen 3 tatuaje konbentzioen antolaketan parte hartu dut.
If Renaud Was A Punk taldearekin abenturak musikala ederrak bizi izan ditut.
Eta beraz edozein estiloko tatuajeen proposatzeko (baina Rock-n-roll pixka batekin hala ere) jinen naiz, baita behin behineko tatuajeak ere zalantzati edo gazteentzat…
Gure hondakinak hobeto kudeatzen bagenitu ?🌱🌍
Segunda guziz, 570kg bio-hondakin ekoiztuak dira Frantzian, eta gure zikin-untzien herena baizik ez da… Nahiz eta urez aberatsak izan, gehienetan erreak edo lurperatuak dira. Konpostari esker, hondakin horiek baliabide baliotsuak bilakatzen dira : lurra elikatzen dute, CO2a harrapatzen eta bioaniztasuna berriz ekartzen gure lurraldeetara.
Carrioles Vertes-ek konposta egiazko indar ekologiko eta soziala bilakarazi du.
Elkarteak lau ekintza nagusi proposatzen ditu, hondakinekiko dugun begirada aldarazteko : sentsibilizazioa (tailer dibertigarri, baratze bisita…), formakuntza, laguntza konpostaren plantan ezartzean eta konpostaren salmenta.
Carrioles Vertes-ek Festilasaieko sukaldeko hondakin konpostatzen dituzte.
Water Family, interes orokorreko elkarteak, uraren, gure osasunaren eta bizidun guzien babesaren alde lan egiten du, batez ere uraren erronkei eta ekologia zientifikoari buruzko sentsibilizazioa, hezkuntza eta trebakuntza bultzatuz.
2009tik, programa pedagogiko osoak garatzen ditugu ikasleentzat, publiko zabalarentzat, enpresentzat eta ekitaldi-antolatzaileentzat. Hori guzia ekologia zientifikoko hezkuntza positiboaren ikuspegitik eta praktika onak balioan jarriz.
Water Family elkartea ekosistema engaiatu bat da: irakasleak, familiak, ikasleak, zientzialariak, kirolariak, enpresak, tokiko erakundeak…
Mundua aldatzen ari da, beraz, molda gaitezen gaurdanik eta elkarrekin ekin diezaiogun iturritik!
Festilasaien izanen gira sentsibilizazio ekintzen eramateko! Urtero, Festilasaiek gure eko-erantzukizunari buruzko xartaren irizpideak betetzen ditu. Aupa Festilasai!!
“Vue d’Ensemble, zure ekiteko gogoa ekintza zehatz eta konkretu bat bilakarazten laguntzen zaituen elkartea da, Euskal Herri indartsuago baten alde.
Festilasaien izanen gira ingurumenaren alde ekiteko gako guzien emateko!
Peña Lehoinak elkartea egiaztapen honetatik sortu da: Nahiz eta Baionako peñak mistoan diren 1990eko hamarkadatik, emazteen eskasa nabaritzen da oraindik. Gaur egun, bakar batek du emaztez soilik osatutako zuzendaritza-batzordea (Baionan diren 50 baino gehiagoren artean).
Lehoinak elkartearen gogoa euskal emazteei ikusgarritasun handiagoa ematea da, pertsona bakoitzaren errespetuan oinarritutako proiektu parte-hartzaileen bidez, ekimen horiek topaketetan eta elkarrekiko laguntzan zentratuz. Lehoinak elkartearen ikuspegia ahizpatasun IREKI eta INKLUSIBOA da.
2016an Euskal Herrian sorturik, Tree6clope-k ingurumena babestea eta zigarro-kinek sortutako kutsaduraren aurka borrokatzea du helburu. Festilasaien, Tree6clopek haustontziak jartzen ditu eta sentsibilizazio-ekintzak eramaten ditu!
Bil Ta Garbi sindikatuaren helburua, tokiko ahalik eta eragile gehienekin batera, hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko politika baten eraikitzea da. Bil Ta Garbik Festilasai laguntzen du festibalarien hondakinen kudeaketan eta sailkapenean!
Topa Topia festibala parte-hartzaile eta alaia da. Partekatutako jakintzak dira: lo kuluxka egiteko txoko bat proposa dezakezu, olerkiak sortu, zure errezetei piperra eman, soinu-txabola bat instalatu, bizikleta zaharrak konpondu… Batez ere, ez ezazu zeure burua zentsuratu, amets guztiak ongi etorriak dira! Ekitaldia Kanbon iraganen da agorrilaren 28tik 30era!
Topa Topiak Festilasairekin bat egiten du bere 20. urtebetetzearen ospatzeko, eta berantetsia da Festilasaieko kideak ere etor diten bere 7. urtebetetzearen ospatzera!
Bizia taldea drogen erabilerari lotutako Prebentzioan eta Arriskuen eta Kalteen Murrizketan berezitua da. Festilasaien, Biziak belarri-tapoiak eta preserbatiboak eskaintzen dizkie festibalariei zerbitzu librean. Bertan izanen dira ere drogen erabilerari lotutako prebentzio-lanak egiteko.
PAF (Pour une alternative féministe) Ipar Euskal Herriko elkarte feminista bat da. PAFek Festilasai laguntzen du indarkeria sexista eta sexualen aurkako prebentzioan! Gure taldeak aitzinetik trebatzen ditu eta festibalaren gunean jartzeko prebentzio-kartelak ematen dizkigu!
Les petits débrouillards kultura zientifikoa eta herri-hezkuntza uztartzen dituen nazio mailako elkartea da! Les petits débrouillards-ek pertsona bakoitzaren jakin-mina sustatzen du! Miarritzen kokatutako Pirinio Atlantikoetako ordezkaritza ostiral arratsaldean izanen da bertan, festibala denboran hilabetekoak ukateari buruz sentsibilizatzeko! Festilasaiek haien aholkuak segituko ditu, emazte festibalariak eroso egon daitezen gure ekitaldi osoan zehar!