Mungo’s Hi Fi x Aziza Jaye

Agorrilaren 1a

Mungo’s Hi Fi Glasgowen egoitza duen sound system eta ekoizpen kolektibo bat da, eta arraroa den balentria lortu du: reggae/dancehall originala eta kalitate handikoa egitea aldi berean.

Reggae Dancehall

Mungo’s Hi Fi Glasgowen egoitza duen sound system eta ekoizpen kolektibo bat da, eta arraroa den balentria lortu du: reggae/dancehall originala eta kalitate handikoa egitea aldi berean.

Mungo’s 2000 urtearen hastapenean sortu zen, pasio bera partekatzen zuten bi DJren ekimenez. King Tubby, Prince Jammy eta Unity Sounds izan zituzten inspirazio iturri Erresuma Batuan. Reggae/dancehallaren DIY izpirituari leial, lehen sound system-a zakarrontzi batean berreskuratutako bozgorailuekin eraiki zuten eta Atari zahar batekin hasi ziren ekoizten.

Glasgowen antolatzen zituzten ohiko gaualdietan pasatzen ziren kantariak gonbidatzen hasi ziren mikroa hartzera, eta gero estudioan haiekin lan egitera. Dubhead Records londrestar zigiluarekin lehen grabazio batzuk argitaratu ondotik— tartean Mungo’s Hi Fi Meets Brother Culture lehen diskoa —, 2005ean beren zigilu propioa sortu zuten: Scotch Bonnet Records.

Gaur egun, Mungo’s nazioarteko oihartzuna duen sei kideko egitura da. Denek filosofia bera zabaltzeko engaiamendua dute: ekoizpen indartsu eta sismikoak, deneri idekia eta giro oneko dancehall batekin uztartua. Elkarlanaren zale handiak dira, eta askotariko artistekin aritu dira lanean, hala nola Sugar Minott eta Ranking Joe Jamaikan, Major Lazer Estatu Batuetan, Kenny Knots eta Solo Banton Ingalaterran, edo Soom T eskoziarrarekin.

logo-mungos

Aziza Jaye Sheffield-en jaiotako abeslari, letrista eta ekoizlea da, Jamaikako sustraiekin. Benetako « sound system haurra » bezala hazia, bere aita bozgorailuak prestatzen ikusiz, musika odolean darama jaiotzetik. 20 urte baino gehiago bere artea Erresuma Batuan eta nazioartean landuz, « genre-less » — generorik gabea — terminoa asmatu zuen, estiloen artean esfortzurik gabe mugitzeko duen gaitasuna deskribatzeko.

Bozgorailu astunenen gaineko nagusitasunagatik eta bere energiaz bihotzak ukitzeagatik ezaguna, Azizak zuzeneko presentzia bero eta konpromisorik gabea eskaintzen du. Bere ahotsak garbi zeharkatzen ditu ekipo indartsueneak, publiko guztietan aztarna iraunkorra utziz.

Festival handi, klub eta sound system saioetan argia eman du Erresuma Batuan eta atzerrian. Momentu nabarmenenen artean: Mungo’s Hi Fi, Nile Rodgers, Toddla T, Jumpin Jack Frost eta K.O.G-rekin lankidetzak, eta Ed Sheeran-ekin mikrofonoa partekatu zuen momentu birala.

Eragin garrantzitsua izan zuen Nubiyan Twist-en 2024ko Find Your Flame album laudatuan (Strut Records), abeslari nagusi eta ko-idazle gisa, pista nabarmenenetan agertuz eta bira zabal batean parte hartuz.

Azizarentzat, musika sendatzea da: bizipenetik sortutako adierazpen gordina bideratzea, bere hitzek norbaitek ikusita sentitzen laguntzeko itxaropenarekin. Orain bere bakarkako proiektuan guztiz zentraturik, Azizak bere energia soinu-paisaia jario, errotsu eta espiritual batean bideratzen du. 2026an, barkamenik gabe sartzen da bere hurrengo kapituluan, bere mezua munduarekin partekatzeko. ✨

La prog du Vendredi

La prog du SAMEDI