KUMBE Euskal dantzatokietatik Mexikoko lurretaraino
Papa Cumbia (EH) & Estanzuela (Argentina)
KUMBE nazioarteko maitasun artistiko baten fruitua da, eta denborarekin neurri handiko musika-proiektu bilakatu den istorioa.
Dena 2025eko udan hasi zen. Estanzuela (Léo) artista argentinarra Europan barna itzulian zelarik, Papa Cumbiak (Keke) Euskal Herrira gomitatu zuen. Bi gizonen artean berehala sortu zen lotura biziki azkarra, bai giza mailan bai musikaren aldetik. Baina Back-to-Back (B2B) set batean gertatu zen benetako klika: alkimia osoa zen, energia kutsakorra, eta publikoa berehala liluratua izan zen. Ezinezkoa hortan gelditzea.
Hastapenean elkartze labur bat baizik ez zena, 2026an proiektu ofizial bilakatu zen. Elkartasun hori sendotzeko, rolak alderantziz ezarri ziren: Estanzuelak Papa Cumbia Atlantikoa zeharkatzera gomitatu zuen, Mexikon barna egingo duten bira berezi batendako🇲🇽.
KUMBE zuzenekoaren premiaz eta partekatzeko gogoaz sortu da. Musika nahasia, besta girokoa eta biziki gizatiarra da, bi pasiodunek eramanik, ozeanoaren bi aldeetako dantzatzeko plazak dardarazteko xedearekin. Abentura eder bat heldu da, eta batez ere, indar handikoa izanen dena.
Gora Cumbia!