Krav Boca

Uztailaren 31

Krav Boca taldearen ikusgarriaa Europa osoko publiko fidela biltzen duen abentura berezi baten kontakizuna bezala entzuten da.

Punk Rap Mandolin

Krav Boca taldearen ikusgarriaa Europa osoko publiko fidela biltzen duen abentura berezi baten kontakizuna bezala entzuten da.

500 kontzertu baino gehiago eta atzerrian eginiko hamarnaka birak (Grezia, Italia, Alemania, Suitza, Maroko…) ikuskizun proteiforme, atipiko eta leherkor bati sortzea eman diote.

Punk erritu bat, maskaradun raplarien hitzen eta gitarra-bateria-mandolina hirukote baten bidez bizia hartzen duena, efektu piroteknikoek eta aireko akrobata baten jauziek argiturik.

Zuzeneko inklusibo bat, trantze kolektibo baten itxurakoa, nun ikusleak ere aktore bilakatzen diren.

«Libre bizi ala hil» — Bérurier Noir taldearen oihuak oraino oihartzun egiten du.

krav-boca-square4

ZUZENEKO TXOSTENA
«Zer erran? Nahasmendua berehala hasten da. Eszenaren alde batean, hesiez babesturik diren ikus-aktoreak dantzan ari dira, denak eszenatik ahal bezain hurbil egoteko oldartzen eta elkarren kontra tinkatzen dira, jauzika hasten dira besteak ere tiratuz, hain tinkaturik baikira […] izerdian eta gorputzen usainean elkar bultzatzen da. Eta egia erran… on egiten du.

Eszenan, ikuskizuna bulkada solidarioekin hasten da: hiru instrumentuak gorputzez lantzen dira. Itxurak biziki zainduak dira: gitarra-jotzailea marra beltz eta zuridun crop-top batekin, ilea Lucrate Milk-en gisara horiz tindatua; mandolina-jotzailea aurpegi bikoitzarekin, begi bat estalia straight-edge mugimenduaren gurutze beltza duen esparatrapu handi batez.

Konpainiako gainerako kideak oholtza ttipira igotzen direlarik, ikuskizuna erabateko bilakatzen da. Su-gizona bere SM maskara eta estaltzen zuen latex zikina kentzen hasten da, geruzaz geruza; soineko eta jogging artean elkar bultzatzen da. Nahitaez Bérurier Noir taldearen azken garaiak datoz gogora, François eta Loran-ek lagun taldea erakusten zutelarik, gero eta handiagoa. Alta, Krav Boca ez dira zirku bat edo besta alai bat egiten ari:

makillajeak ilunak dira, publikoan diren pertsona anitzentzat nahasgarriak, eta pixka bat beldurgarriak ere bai. Haien kaputxak luzatuak eta alde batera bihurrituak dira, zaurituen aurpegi faltsuak agerian utziz. Hor lotura ikusten baduzue manifestazioetan begia galdu dutenekin edo gerletako aurpegi hautsiekin, dudarik gabe bide onean zizte.»

— Obskure.com

La prog du Vendredi

La prog du SAMEDI