Troy & Uneek (eus)

Archives EUS

Troy & Uneek edo Uneek & Troy (nahiago duzuen bezala). hip-Hop-ez eta orokorki musikaz pasionatutako bi angeluarren topaketa da.

Festilasai

Troy & Uneek edo Uneek & Troy (nahiago duzuen bezala). hip-Hop-ez eta orokorki musikaz pasionatutako bi angeluarren topaketa da.

UNEEK jaio zen egun batez Frantzian, Mathieu Lali izenarekin. Ttipidanik Seine-Saint-Denis Estiloa adoptaturik eta Nike-ak jantzirik, musikaz amorratua zen. Bere eguneroko bizia : soul explosibo / funk / hip-hop eta musika elektroniko nahasketa bat.

1994tik goiti, Mathieuk denetarik entzuten du. Beraz hasten da bere “freestyle” propioen sortzen Pariseko gaualdietan. Bere “mix”-a eta “scratch”-a hobetuz doa egunez egun, bere etxeko osagaiak gehituz errezetari.
Bizi ederra darama gizonak !
Abentura Paristar honek 10 urte iraunen ditu. 2004an, Mathieu Miarritzera itzultzen da, zakua harturik.

Hemen sortu balitz bezala, ez dabil gordeka. Segida ? Ostatu/klub /festibal /surf ekitaldietan aurki dezakegu, jendea dantzaarazten. Emanaldiak egin ditu Orelsan, Sydney, Raggasonic, Caution edo Birdy Nam Nam bere lagunekin.

uneek-troy-festilasai-2024

TROY da gaztetan jasanezina zen tipo, badakizu dena lortzen duen hori… edo kasik!

Berdin trebe izan dadila platinen gibelean edo taula batekin zango azpian; TROY batez ere Hip-Hop zale amorratua da.
Bi pistolet horiek duela urteak topatzen dira nunahi eta aurten, nola ez, festilasaien, 4 eskuz zuen zerbitzatzeko.

Haien musika ultra orekatua (Soul-etik DnB-ra, Funk-etik pasatuz) edozein publikori doakio, gure plazer handienarentzat.
Beraz luzaketak egizkizu jin aitzin, mugimendua izanen baita haiekin!

Ostiraleko kontzertuak

Larunbateko kontzertuak