estilasai-2024-logo-cropped-biarritz

La Dame Blanche (eus)

Agorrilak 4 Août

Pinar del Riotik Parisera, La Dame Blanche abeslari, flautista eta perkusio- ole kubatarra hip-hop afrolatindarren benetako alkimista gisa finkatu da urte gutxitan.

Pinar del Riotik Parisera, La Dame Blanche abeslari, flautista eta perkusio- ole kubatarra hip-hop afrolatindarren benetako alkimista gisa finkatu da urte gutxitan.

Mundu osoko kondairetatik inspiratutako pertsonaia horren gibelean, Kubako santerian ere presente dena, Yaite Ramos ageri da, Jesus “Aguaje” Ramosen alaba, Orquesta Buena Vista Social Clubeko zuzendari artistikoa. Bere ahots aranditsua, bere jario zehatza, bere grazia felinoa eta espiritu afrokubatarren laguntzak, mistizismoz beteriko atmosfero paregabea sortzen dute. Kontzertuan.

Bere txirulak, boterearen zetro bat bezala, dantza moderno bat irekitzen du, nun bere ahots harro eta lotsagabeak, aldi berean, afrolatindar musika, rap, trap, reggae edo elektro trantze sinkretiko batera gonbidatzen dituen. ELLAren azken dantza eskaintzen dio Kubako Makutari, Kongotik etorritako erritmoa, errege koroatze zeremonietan atzematen zena, emakume bakoitzari bere baitan daraman jainkotasuna gogoraraziko balio bezala.
Osotasuna eta duintasunaren aldeko #NiUnaMenos ahizpa mugimendu globalarekin bat egiten duen albuma.

Ostiraleko kontzertuak

Larunbateko kontzertuak